Urola Shipping enpresarentzat bi zamaontzi egingo ditu Balenciagak

Baleike 2016ko mai. 3a, 11:13

North Star Shipping armadorearentzako enkargoa amaituta, Zumaiako Balenciaga ontziolak bi zamaontzi egingo ditu orain. Bi ontzi hauek Urola Shipping enpresarentzat egingo ditu.

Gaur egun Telmo izena izango duen zamaontzia egiten ari dira Balenciagan. Horren ondoren mota bereko beste bat egingo dute. Bi ontziak Urola Shipping izeneko enpresarentzako izango dira. Enpresa hau %100ean Balenciagarena da.