Gerra zibila eta deshobiratzeen inguruko hitzaldia emango du ostegunean Aranzadiko Lourdes Herrastik

Baleike 2016ko api. 26a, 11:16

Gerra Zibilean eta haren ondorengo urteetan errepresaliatuak izan zirenen gorpuak berreskuratzeko lan handia ari da egiten Aranzadi zientzia elkartea. Horren inguruko hitzaldia eskainiko du ostegun honetan Aranzadi elkarteko kide Lourdes Herrastik. Saioa 15:15ean izango da, Aita Mari zinean.

Hitzaldian zehar honako gaiak jorratuko ditu zientzialariak:

  • Kokapen historikoa: aurretiko egoera eta Europako testuingurua.
  • II. Errepublikaren erreformak eta bilakaera.
  • Gerra Zibilaren garapena. Iparraldeko frontea.
  • Errepresioa.
  • Oroimenaren errekuperazioa.
  • Deshobiraketak.
  • Gertuko iragana berreskuratzen.

Hitzaldia herriko DBHko ikasleei zuzenduta dago eta eskoletatik etorriko dira, baina, hortik aparte, herritar guztiei zabaldutako ekitaldi irekia izango da.