Haurren nortasunaren garapenari buruzko saio irekia

Baleike 2016ko api. 26a, 09:44

Haurren garapenari buruzko formakuntza saioa egingo da bihar, asteazkena, Sagarbideko eraikinean (17:30ean) Zumaiako Herri Eskolako Lubaki Elkarteak antolatuta. Saioa doan da eta interesa duen edonori dago zabalik.

"Nortasunaren Garapena: behar bezalako seme-alaben egokitzapen pertsonala, soziala eta eskolarra ezagutu eta sustatu" da formakuntza saioaren izenburua. Esther Martinez adituak zuzenduko du. Saioa doan izango da, eta guraso, tutore, aiton-amona zein gaian interesa izan dezakeen beste edonor gonbidatuta dago bertan parte-hartzera.