Surfriderrek larunbatean egin behar zuen ekintza bertan behera geratu da

Baleike 2016ko api. 22a, 10:07

Surfrider elkarteak larunbatean Inpernupeko kalan egitekoa zuen hondakinen jasotze eta sailkatzea bertan behera geratu da eguraldiaren eta itsaso txarraren iragarpenengatik. Ekintza hau zehaztu gabeko beste egun batera atzeratuko dutela adierazi dute. 

Plastikozko itsasoak ekimenaren baitan kokatzen zen larunbatean Zumaian egingo zen bilketa. Asteartean Mutrikun egin zen eta gaur Donostian egingo dute. Larunbatean Inpernupen egingo zenarekin amaituko zen aste honetarako iragarritako ekintza sorta. Baina, eguraldiaren iragarpenak ez dira onenak. "Kontutan hartu behar da Atzegi elkarteko boluntarioekin egin behar genuela lan. Inpernupeko kala labainkorra da eta ez genuen egoki ikusten egoera horretan bilketa hau egitea", azaldu dute Surfriderreko kideek. Hala ere, ekintza hau datozen asteetan egingo dutela baieztatu dute. "Bilketa eta sailkatzea derrigorrez egin behar dugu. Beraz, data berria garaiz adieraziko dugu".