Quentin Tarantinoren 'Los odiosos ocho', bihar, zine forumean

Baleike 2016ko api. 20a, 20:00

Pelikula handia ez, erraldoia ikusteko aukera izango da bihar, osteguna, Aita Mari zinean (22:00etan), Ostarrenak antolatutako zine forum saioan. Django desencadenadoren ondoren Quentin Tarantino ezagunak (Reservoir dogs, Pulp fiction) jarraian egiten duen bigarren westerna emango da: Los odiosos ocho. Sarrerek 4 euroko prezioa dute.

Erraldoia, izan ere, Ben-Hur klasikoaren garaian erabiltzen zen formatoa berreskuratu du Tarantino zinegile eta zinezale porrokatuak bere azken pelikula honetarako. Kontua da ia inon ezin dela formatu hori bere horretan ikusi eta hemen, Zumaian, ohiko pantaila zabalean ikusiko dugu.

Ikuskizuna borobiltzeko, jatorrizko hizkuntzan (azpitituluekin) emango da Mendebalde urruneko paisaia elurtuetan girotutako lan hau. Hala, Samuel L. Jackson, Jennifer Jason Leigh eta Kurt Russell aski ezagunen ahotsekin txunditzeko aukera izango da.