Boteluzeko pilota jokoa mahai joko bihurtuta

Baleike 2016ko api. 20a, 10:41

Euskal pilotaren sustraiek antzinako Erromara eramaten gaituztela uste du Daniel Carballok. Ikerketa honen inguruko erreportajea argitaratu berri dugu apirileko Baleike aldizkarian. Ikerketa horren pasioak bultzata, boteluzeko pilota jokoa dadoekin jokatzen den mahi joko ere bihurtu du zumaiar honek, bideo honetan ikus dezakezuen bezala. 

Eskuz egindako mahai jokoa salgai dauka Carballok. Inork nahi izango balu, dco1971@gmail.com helbidera mezu bat bidalita eska dezake. Prezioa 40 euro da. Deskontuak aplika ditzakela dio Danielek.