Hazilan programaren bigarren deialdia egin du Mankomunitateak

Baleike 2016ko api. 18a, 12:07

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektuaren bigarren deialdia egin du. Lehendabizikoa joan den otsailean hasi zen eta orain bigarrena. Jardunaldi bat egingo du apirilaren 26an interesa dutenei xehetasun guztiak azaltzeko.

Gazteei gaur egun beharrezkoak diren trebetasunak bereganatzen laguntzeko eta, era berean, enpresek dituzten beharrei erantzuteko programa da. Programaren balio erantsia da esperientzian oinarritutako ikaskuntza jasotzea, hain juxtu ere gaur egun enpresek eskatutako trebetasun eta konpetentziak lantzeko.

20-35 urte bitarteko gazteentzat eta goi mailako ikasketak dituztenentzat. Eskualdekoek lehentasuna izango dute.

Hazilan programan parte har dezakete langabezian dauden pertsonek edo lanean ari direnek, betiere asteko gehienez 20 orduko lan-kontratua baldin badute eta laneko ordutegia Hazilan programaren egutegi eta ordutegiarekin bateragarria baldin bada.

Lotura honetan duzue programa honen inguruko informazio zabalagoa.