Zuhaitzak landatu dituzte herriko zortzi gunetan

Baleike 2016ko api. 16a, 13:29

Gaur eguerdian 60tik gora lagun bildu dira Zuhaitz Eguna ospatu eta herrian zehar 14 zuhaitz landatzeko. 

Algorritik abiatu dira trikitixaren soinu alaiak lagunduta, herrian zehar aurrez aukeratutako zortzi gunetan 14 zuhaitz landatzeko helburuarekin. Arbola bakoitzari bi etiketa jarri dizkiote: batean espezie mota eta bestean landatu duten haurren izenak. Zoritxarrez, euri zaparradak harrapatu ditu ibilbidearen erdian eta landaketa bertan behera utzi behar izan dute. Dena den, lorezainek amaitu dituzte lanak. Hori bai, parte-hartzaileek aukera izan dute amaieran hamaiketakoa egiteko. 

Hauek dira aurten landatutako zuhaitzak:

Juan Belmonte: Albizia julibrissin (2
Baltasar Etxabe: Platanus hispanica (1)
Amaia Plaza: Albizia julibrissin (1)
Ondartxo plaza: Albizia julibrissin (1)
Itzurun zuhaizbidea: Ligustrum japonicum (1) eta platanus hispanica (4)
Bidabeazpia: Albizia julibrissin (2)
Victoriano Arrate: Malus Everest (2)