'Heroiak' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2016ko api. 15a, 11:59

Datorren ostiralean, hilaren 22an, Kandido Uranga, Jose Ramon Soroiz eta Ramon Agirre aktoreak buru dituen Heroiak antzezlana ikusteko aukera izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Sarituen izenak asteazken eguerdian emango ditugu jakitera. 

Sinopsia

Hiru gerra-beterano espreski gerran soldadu aritu direnentzako zahar-egoitza batean daude, bizitzari so.

Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri, buruan txertatuta geratu zitzaion metraila pusketa baten erruz… Gerraren ondoriak.

Gure hiru heroiek (harrizko txakur baten estatua txiki bat kontatuz gero, lau) zahar egoitzatik ihes egitea erabaki dute. Baina nora? Indotxinara? Gertuko herri batetara? Edota haizeak gogor astintzen duen mendi tontorrera?