Herrian zehar zuhaitzak landatuko dituzte larunbatean, Zuhaitz Egunean

Baleike 2016ko api. 12a, 16:54
Urola ibaiaren erriberan egindako landaketako irudia, 2013an.

Larunbat honetan, hilaren 16an, Zuhaitz Eguna izango da Zumaian. Goizean zehar zuhaitzen landaketa egingo da herrian zehar, udal lorezain eta herritarren parte-hartzearekin.

Herriko kaleetan egingo da aurten landaketa. Algorri zentroan hasi eta zuhaitz ale batzuk landatuko dira Baltasar Etxabe, Juan Belmonte eta Itzurun zuhaizbidean. Ondoren, Ondartxo eta Amaiako plazetan eta Basadin ere egingo dira zuhaitzen landaketa. Victoriano Arraten amaituko da ibilbidea.

Egitaraua:

  • 11:30, Algorri Interpretazio Zentroan elkartu eta ibilbideari hasiera eman, trikitilariek lagunduta.
  • 11:30-13:00, Zuhaitz ezberdinen landaketa, lorezainen laguntzarekin. Landaketa egitearekin batera, zuhaitz bakoitza identifikatzeko seinaleak kokatuko dira.
  • 13:00, Mokadutxoa Victoriano Arrate plazan (norberak bere edaria ekartzea gomendatzen da).
  • 13:30, Zuhaitza, gure laguna liburuxkaren banaketa eta ekintzaren amaiera.