Zumaiako Udaleku irekietarako izen-ematea zabalik dago

Baleike 2016ko api. 12a, 14:17

2016ko uztailaren 4tik 29ra bitartean egingo diren udaleku irekietan izena emateko epea irekita dago.

Hona hemen udalekuaren ezaugarriak:

Nori zuzendua: 3-12 urte bitarteko haurrei. Hau da 2012an jaio zirenetik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila egin dutenak barne.

Lekua: Sagarbide eraikina (Herri Eskola).

Egutegia: 1. Txanda uztailaren 4tik 15era.

2. txanda; uztailaren 18tik 29ra (uztailak 25 jai).

Matrikula:

  • Hilabetea: 84,60€
  • Hamabostaldia: 48€
  • Familia ugariak; 57€/32€

Diru-sarrera egiteko kontu zenbakia. KUTXA 2090 5174 91 1061601620.

Izena emateko epea: apirilaren 11tik 25era (ikastetxeetan, ludotekan edo eta udaletxean).

Beharrezkoa da izen emate orria behar bezala betetzea eta eskatzen diren agiri guztiak aurkeztea. Ordainketa egin eta horren agiria aurkeztu beharko da izen ematea egin ahal izateko.

Informazio gehiago:

Zumaiako Ludoteka 943143264 ludoteka@zumaia.eus

Udaleko euskara eta hezkuntza saila: 943865025 euskara@zumaia.eus