EAEko suhiltzaileek bizikleta martxa egingo dute Eusko Jaurlaritzak ezarri nahi duen legearen aurka

Baleike 2016ko api. 11a, 20:35

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako suhiltzaileek Eusko Jaurlaritzak ezarri nahi duen suhiltzaileen legearen aurka egiteko bizikleta martxak egingo dituzte EAEko hiru herrialdetan. Gipuzkoako suhiltzaileek hiru etapa egingo dituzte probintzian bihartik aurrera. Aipatu Zumaiako dozena inguru herritar suhiltzaileak direla.

Asteartean egingo den lehen etapan Irundik Zarautz arteko bidea egingo dute (61 kilometro). Asteazkeneko etapan 49 kilometroko distantzia beteko dute, Zarautzen hasi eta Eibarreraino. Tartean Zumaiatik pasako dira. Hirugarren etapa ostegunean egingo da; Eibarren hasi eta Arrasaten amaituko da, 35 kilometro egin ondoren. Arrasaten topo egingo dute Bizkaiko kideekin.

Ostiralean azken etapa bat egingo dute, Araban: Aguraindik atera eta Gasteizen amaituko dute. Behin Arabako hiriburuan, Legebiltzarrera eramango dute protesta. 

Erlazionatuak

Suhiltzaileak, sutan

Baleike 2016 ots 23 Zumaia