Santelmoak 2016: jai egitaraua

Telleriak irabazi du Itzurungo zaldi lasterketa

Baleike 2016ko api. 11a, 10:57

Giro ederra lagun, jendetza erakarri zuten beste behin zaldiek Itzurungo hondartzara. Hamabost zaldun izan ziren lehian, hiru txandatan banatuta. Finalean Telleria lasartearra izan zen azkarrena, Estai zaldiarekin. Ander Iruretagoiena izan zen bigarren Euxebiorekin, eta Guillermo Sanchez hirugarren Mekauenzotz-ekin. Kontsolaziozko finala Ibon Etxabe zumaiarrak irabazi zuen. Hemen daukazue argarki bilduma.

Bestalde, Motxanekua zaldi elkarteko kideek zozkatutako mariskada 3235 zenbakiari egokitu zitzaion. Jabeak gaur asteleheneko 20:00ak arte dauka erreklamatzeko epea, 699199019 telefono zenbakian.