Beheko Plazako gizarte zentroa eraberritzeko lanak gaur hasiko dira

Baleike 2016ko api. 11a, 10:49

Astelehenean hasiko dira Gurrutxaga plazako edadetuen egoitza eraberritzeko lanek. Udaletik adierazi dutenez,  lan hauek hiru astetan amaituta egotea aurreikusten da. Obraren kostua 54.279.55 eurokoa izango da; horretarako,  Udalak, kopuru hau, aurten onartutako aurrekontuetan jaso du.

Eraikinaren erabiltzaileei eta bertako langileei ahalik eta zerbitzu hoberenak eskaintzeko, eraberritze lan nagusiak egoitzaren azpiegituretan egingo dira. Horiek horrela, tabernako eta bigarren solairuko komunetan hobekuntzak egingo dira eta zentroan lan egiten duten emakumezkoentzat aldagela bat eraikiko da. Orain arte, ez dute horrelako gelarik izan, beraz, Udalak, beren beharrei erantzuteko xedez, ezinbestekotzat jo du arropaz aldatzeko eta beren objektu pertsonalak uzteko espazio bat sortzea. Bestalde, eraikineko lau solairuetako berogailua zonifikatuko da honen eraginkortasuna areagotzeko eta aurrezki energetikoa lortzeko.

Diru-sarrera berriak Hogarrean hobekuntzak egiteko

Era berean gobernu taldeak azaldu du Hogarreko kudeaketa kontrataziorako baldintza pleguan aldaketak egin direla. Modu honetara, orain arte urteko alokairuagatik ordaintzen zen diru-muga kendu egin da eta kontratuaren iraupena lau urtera luzatuko da, eta, nahi izanez gero, beste bi urtera luzatzeko aukerarekin. Bestalde, Udalak egoitzaren alokairu gisa jasotako diru sarrerak ere aldaketak izan ditu; lehen hileko 147.5 euro jasotzen bazituen, orain, 606.21euroko diru sarrera izango du. “Horiek horrela, esleipenaren egungo baldintzek, diru sarrera berriak sortuko ditu eta udal gobernuak kopuru hau bere osotasunean egoitzan berrikuntzak egitera bideratzea erabaki du”.

Behin baldintza plegu berria idatzita, Udalak, Hogarreko kudeaketarako kontratua lizitaziora atera zuen eta jasotako proposamenak aztertu ostean, Andoni Txintxilla Tamayo izan da esleipenaren irabazlea.