Fermin Leiza herri langile ohia hil da

Baleike 2016ko api. 8a, 16:32

Hainbat euskaldun bezala, gaztetan Ameriketako Estatu Batuetara joan zen artzain. Handik bueltan, aurrena Itziarrera eta gero Zumaiara etorri zen bizitzera Fermin Leiza –Arantza (Nafarroa), 1931–. Zumaian enterradore eta herri langile aritu zen urte askoan, eta eskuko soinuarekin makina bat jai alaitu zituen, kalez kale. Hona ekarri ditugu, batetik 1994ko uztailean Baleike aldizkarian egin genion elkarrizketa; eta bestetik, Oregonen (AEB) artzain zegoela The Oregonian egunkariak 1967an egin zion erreportajea, argazki eta guzti. Baleikeko lan taldearen izenean, besarkada bat familiari, eta bi muxu handi Eulalirentzat. 

Fermin Leizari elkarrizketa Baleiken

Fermin Leiza-The Oregonian.