Zumaiako jubilatuek Val D'Aran eta Andorrarako bidaia egingo dute ekainean

Baleike 2016ko api. 8a, 11:54

Beheko Plaza jubilatuen elkarteak Val D'Aran eta Andorrarako bidaia antolatu du. Ekainaren 5etik 10era bitartean egingo da (sei egun eta bost gau).

Izen-ematea astelehen honetan, apirilaren 11n, goizeko 11:00etan zabalduko da Hogarrean.
 
Bestalde, Beheko Plazak gogoratu nahi die Kroaziarak bidaian parte hartu nahi dutenei astelehenean bilera egingo dela Hogarrean: 17:15ean talde mistoak eta 18:00etan Zumaiako taldeak.