Taxi geltokia Zuloaga plazara bueltatu du Udalak

Baleike 2016ko mar. 23a, 16:48

2014ko udatik, orduko Udal Gobernuak Mendaro Marinela kalera eraman zuen taxi geltokia. Urtebete ere ez du egin leku berrian eta egungo Gobernuak Zuloaga plazara itzuli du.

"Geltokia hirigunera eraman nahi izan dugu berriro", azaldu du Oier Korta alkateak. Taxista beraiek hala eskatu dutela gaineratu du. 

Hondakinen edukiontziak kokaleku berrira eramanda (Erkibe etxearen aurrera), moilan aurrez zeuden tokian aparkatzeko leku berriak sortu direla ere gaineratu du eta, beraz, lekualdatzearekin ez direla leku gehiago galduko. Desgaitasuna duten pertsonentzako leku bat ere sortu dutela azaldu du alkateak.

Gaur egun sei pertsonek dute taxia eramateko lizentzia Zumaian.