Ezker Abertzaleak 'Abian' prozesuko bigarren batzarra egingo du larunbat honetan

Baleike 2016ko mar. 16a, 11:20

Ezker Abertzaleak, abian prozesuaren baitan, bigarren herri batzarra egingo du larunbatean, 9:30ean Alondegian. 

Batzarra 9:30ean egingo da, nahiz eta kartelean 10:00etan agertzen den; iraupena dela eta orduerdi aurreratzea erabaki zen aurreko batzarrean.

Bertan, Abian txostenari atalkako emendakinak proposatzeko aukera egongo da. Emendakin horiek Zumaiako batzarrak bozkatuko ditu larunbatean bertan, eta aurrera atera direnak Hego Euskal Herriko gainerako batzarretako emendakinei batuko zaizkie. Horrela, hirugarren eta azken batzarrean emendakin guzti horien arteko bozketa definitiboa egiteko.

Lehen batzarren balorazio orokorra ere egin da, Hego Euskal Herriari dagokiona:

  • Parte hartzea 4783 lagun 
  • Nafarroan %22
  • Araban %11
  • Bizkaian %33
  • Gipuzkoan %34


Emaitzak: 3515 boto txostenaren tesi orokorraren alde, 338 aurka eta 500 abstentzio.