Eskutik hartuta berdintasunaren alde

Baleike 2016ko mar. 8a, 13:41

Emakumeen Nazioarte Eguna gogoratzen da. Zumaiako herrian zenbait ekitaldi burutzekoak dira Zumaia, indarkeria matxistarik gabeko herria lelopean. Gaur eguerdian herriko ikastetxeetako ikasleak kalera atera dira berdintasuna eskatzeko.

Narrondo ibaiaren bi ertzetan bidu dira eta zubitxikia eta Ayra Durexeko zubia lotzeko giza katea egiten saiatu dira ikasleak. Bozgoraiuetatik ateratzen zen musikarekin eta Oikiako eskolako ikasleek egindako bertsoekin saiatu dira ibaiaren bi ertzak lotzen. 

Martxoak 8ko ekitaldiekin jarraituta, 19:00etan, kontzentrazioa egingo da Alondegi aurrean.