'Gazte Danbada' topagunea aurkezteko festa egingo da ostiralean Gaztetxean

Baleike 2016ko mar. 2a, 11:02

Martxoaren 25etik 28ra egingo da aurten Gazte Danbada, Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek antolatutako topagunea. Horren aurkezpen festa egingo da ostiral honetan Gaztetxean.

Zumaiako Ernai pasa den igandean hasi zen motorrak berotzen Gaztetxean eman zen Gure kabuz ala hil dokumentalaren proiekzioarekin. Ostiral honetan, berriz, Gazte Danbadaren aurkezpen festa egingo da Gaztetxean bertan. 20:00etan hasiko da eta bertako produktuekin prestatutako luntxaren ondoren, kontzertuak izango dira: Jone, Deiadar eta mikro irekiak. 

Martxoaren 12an, larunbata, 10:00etatik aurrera sorkuntza tailerrak egingo dituztela ere iragarri dute.