Igor Zendoia gogoan

Baleike 2016ko ots. 28a, 19:02

Otsailaren hasieran zendu zen Igor Zendoia. Gidoigilea, euskalzalea, Aek-ko irakaslea, baita musikazale porrokatua ere. Ostiral honetan gogoan izan zuten Torreberri Gaztetxean egin zen kontzertuan. 

Rockaren zalea, maite zituen taldeak izan ziren kontzertu berezi honetan: Voltaia, Sermonds, Tutan Come On eta Anestesia. Musikarekin gogoratu zuten joandako laguna.

Bideo honetan Voltaiaren kontzertuko une bat duzue.