hIREKIn‬ proiektuaren web orrialdea martxan da eta bihar aurkeztuko dute egitasmoa

Baleike 2016ko ots. 25a, 21:06

Bihar, hilak 26, aurkezpen asanblada izango da Gaztetxian, 19:00etan. Web orrialdearen aurkezpena egiteaz gain, bulego prekarioaren ideiaz eta aurrera begirako proiektuez arituko dira.

hIREKIn Zumaiako hainbat gaztek, gazteon emantzipazioa sustatzeko martxan jarritako proiektua da. Besteak beste, lan mundua eta etxebizitzaren arloan landuko dira proiektu honen baitan.

Interesa duen oro, biharko asanbladara gonbidatu nahi izan dute. Bitartean, hemen duzue web orrialdea.