Kontzertu txikiak antolatzeko diru-laguntzak emango dizkie Udalak tabernariei

Baleike 2016ko ots. 25a, 14:19

Kontzertu txikiak, bakarrizketak edo antzerako ekitaldi txikiak antolatu nahi dituzten tabernariek aurten ere Udalaren diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte. Hala iragarri nahi izan die Zumaiako Udalak tabernariei. 

Dagoeneko sei urtez bideratu ira laguntza hauek, Zumaiako tabernetan formatu txikiko kontzertu eta ikuskizunak egiteko. Udalak, kontzertuaren %50 estaliko du (taldearen gastua hartuko da beti kontutan, behar bezala zuritua), eta ahal den guztietan programatzean herriko musika taldeak ere kontutan hartzea eskatzen zaie tabernariei.

Diru laguntza jasotzeko bete beharrak: 

  • Laguntza hau jaso ahal izateko, tabernariek Udalarekin nahiz bestelako administrazioekin zorrik edo bestelako konturik ez dutela ziurtatu beharko dute.
  • Ekitaldia tabernaren barruan egingo da, edo kanpoan bada tabernaren erabilpen eremuan; bereziki zainduko dira ordutegiak eta bolumena.
  • Ekitaldien berri kontzertu eguna baino gutxienez 3 aste lehenago jakinaraziko zaio kultur sailari. Taberna bakoitzari hilabete bakoitzean gehienez ekitaldi bat babestuko zaio.
  • Erabiltzen diren karteletan udalaren laguntza adierazi beharko da
  • Egun berean eta tankerako ordutegian herriko aretoetan edo beste taberna batean beste eskaintza bat egon ezkero laguntza ez da emango.

"Gainera, aurten ere egoera ekonomikoak nahiko mugatzen gaituela kontutan hartu behar da, eta gustatuko litzaiguke ahal den neurrian aurreikuspen bat egitea: zein taberna edo jatetxek hartuko duzuen parte diru laguntza hauetan, urtean zenbat emanaldi eskaintzeko asmoa izango duzuen etab.", azaldu du Udal Kultura Sailak.