'Ezker Abertzalea Abian' batzarra egingo da larunbatean Alondegian

Baleike 2016ko ots. 25a, 13:37
Ezker Abertzalea hausnarketa prozesu batean murgilduta dabil, estrategia gaurkotzeko hausnarketan hain zuzen ere. Horretarako, Euskal Herriko osoko 9.000 lagunen iritziak jaso dira, eta gehiengoaren ekarpenen bidetik idatzi da Abian txostena. 
Txosten honetan oinarriturik, eztabaida fasea deritzona hasiko da orain. Horretarako hiru herri batzar egingo dira Zumaian. Lehenengoa, larunbat honetan egingo da, otsailak 27, goizeko 10:00etan Alondegian.
 
Dokumentua esku artera iritsi ez zaienek Inpernupen eska dezakete edo www.ezkerabertzalea.info web-orritik deskargatu. Txostenaren bertsio laburtua hemen ikusi daiteke:
 

ABIAN Txosten Laburtua by baleike