‘Zergatik, Jamil?’ antzezlana izango da gaur Aita Marin

Baleike 2016ko ots. 19a, 06:00

Tartean Teatroa konpainiak thriller bat eramango du gaur Aita Mari aretoko oholtzara. Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako (azken hau Jokin Oregikin batera) Zergatik, Jamil? izeneko antzezlana ikusteko aukera izango da gaur, 22:00etatik aurrera.

Mikel Martinez eta Eneko Sagarduy aktoreak igoko dira oholtzara. Kolpe bat jaso eta memoria galdu duen pertsonaia da bat. Dakien gauza bakarra, poliziak esan diolako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duela; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zuen gizona, hain zuzen. Bere burua duina eta zintzotzat du eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu du. Eta bere buruari galdetzen dio: «Zergatik, Jamil?».

Sarrerak turismo bulegoan daude aurrez salgai 9 euroan; 6 euroan Gazte Txartelarekin edo Aita Mari lagun izanda. Gauean aretoko leihatilan ere izango dira salgai.