Algorriko harraldeko arroka geruza oso bat erori da lurrera

Baleike 2016ko ots. 12a, 17:38

Azken denboralearen ondorioz, Algorriko harraldeko arroka geruza oso bat erori da lurrera. Zonalde horretan kontuz eta arreta handiz ibiltzeko eskatu nahi zaie bertaratzen direnei.

Era berean, flysch formazio geologikoen eboluzioaren adibide itzela da erorketa hau, Euskal Kostaldeko Geoparkeko adituen esanetan. "Geruza gogorrek geruza bigunen gainean irrist egiten dute, eta horrela, itsaslabarren atzerapena ematen da. Izatez, flysch hitza Suitza aldean erabiltzen den flyschen hitz germanikotik dator eta bere esanahia irristatu/labaindu da".

Kantauri Itsasoa higadura prozesuan etengabe lanean ari dela azpimarratzen dute. "Ama Lurraren Historiak aurrera dirau, eta gure kasuan, Geoparkean, letra handiz idazten den istorioa da. Luxu bat da hemen bizitzea eta eboluzioa bertan ikusi ahal izatea".

(Argazkiak Nerea Ibañezenak dira)