Oscarretarako sei izendapen dituen 'Spotlight' emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2016ko ots. 12a, 08:17

Asteburu honetan Spotlight pelikula estatubatuarra emango da Aita Mari zinean. Eliza Katolikoko kide batzuen sexu gehiegikerien inguruan Boston Globe egunkariko kazetari talde batek egindako ikerketa batean oinarritzen da eta Oscar sarietarak sei izendapen jaso ditu.

Pelikula ohiko ordutegian emango da: ostiralean, 22:15ean; larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, 19:30ean. Aipatu asteburu honetan zine saioetako prezioen igoera izango dela. 

Hemen irakurri dezakezue Gontzal Agotek Berriarako egindako kritika.

Bestalde, igandean, 16:30ean, haurrentzako saioa ere izango da Koko dragoi txikia pelikularekin. Hemen ikusi dezakezue haren trailerra.