Hassanna Aalia ekintzaile saharraren hitzaldia izango da ostiralean, Alondegian

Baleike 2016ko ots. 8a, 15:20

Ostiral honetan, hilaren 12an, 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan, Hassanna Aalia ekintzaile sahararraren hitzaldia izango da, Darahli taldeak antolatuta. Saioa gehienbat gazteleraz izango da. 

Marokoko epaitegi militar batek Aalia epaitu zuen, gazte sahararra epaiketan egon ez zen arren, eta bizitza osorako kartzela zigorra ezarri, 2010ean Gdeim Izik erresistentzia kanpaldian parte hartzea leporatuta. Iazko urtarrilaren 19an jakinarazi zion Espainiako Barne Ministerioak Euskal Herrian bizi den Aaliari babes eskubidea ukatzeko erabakia.

Ordutik hainbat mobilizazio egin ziren gazte saharar honen eskubideen alde. Aalia berak Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman zuen bere auzia eta azken honek bere aldeko erabakia eman zuen pasa den urteko urrian.

Bideo honetan kultura munduko hainbat pertsonek Aaliaren eskubideen aldeko deia egiten dute.