Jardunaldia eskualdeko enpresentzat

Baleike 2016ko ots. 2a, 15:08

Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat programa jarriko ditu martxan 2016an enpresentzat. Programa horiei buruzko informazioa emateko jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat.

Bertan, SPRIk 2016an zehar enpresentzat aurreikusten dituen diru laguntzen berri ere emango da. 

Eguna eta ordua: Otsailaren 4an 12:30ean.

Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Aurrez izena eman behar da: enpresa@urolakosta.org edo 943 89 08 08 telefonoan.