Bukatu da lehiaketa

Argazki txokoa izango da aurtengo Inauterietan ere

Baleike 2016ko ots. 2a, 14:27

Herriko ikastetxeetako haurren festekin hasiko dira ostiral honetan Zumaiako Inauteriak. Astelehenean amaituko dira pailazoen saioekin eta Ludotekako festarekin eta tartean izango dira aurten ere mozorro lehiaketak. 

Hemen duzue festa hauen egitaraua:

Otsailak 5, ostirala

Arratsaldean, herriko ikastetxeetao haurren inauteri festa.

17:00etan, Ludotekako haurrentzat inauteri festa, Ludoteka bertan.

18:30ean, Musika Eskola eta ZUMBen Inauterietako kalejira: Erdi Aroa.

Otsailak 6, larunbata

12:00etan, Zumai txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar.

18:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, Inauterietako mozorro festa.

18:30ean, herriko kaleetan zehar kalejira Zumai txarangarekin.

18:30-21:00, Oxford aretoan, argazki txokoa.

19:30ean, Astindu elkartearen dantza-poteoa.

22:30-01:30, Kofradian, DJonekin disko-festa mozorrotua.

Otsailak 7, igandea

16:30ean, zinea: Ipotxa.

Otsailak 8, astelehena

15:00etan eta 17:30ean, Maria eta Jose aretoan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna: Amalur.

18:00etan, Ludotekan, LH 4-6 bitarteko haurrentzat Inauteri festa (irekia).

Mozorro lehiaketak

Larunbatean bi lehiaketa izango dira

  • Haur lehiaketa: 18:30ean Eusebio Gurrutxaga plazan. Lau sari emango dira: 0-8 urte bitarteko banakakoei eta taldeei bana, eta 9-16 urte bitarteko banakakoei eta taldeei beste bana. Izen-ematea, 17:30ean plazan bertan. Lehiaketarako musika berezi bat eskatu nahi bada izen-ematerakoan eramango da.
  • Heldu eta gazteen lehiaketa eta argazki txokoa. Argazki txokoa Oxford aretoan: 18:30-21:00. Sariak: Larunbaterako mozorro onenak: bikotea edo banakakoa, 80€ / taldea 120€; Argazki txokoan herritarren botaziorako sariak: bikotea edo banakakoa 80€ / 120€.