Merkatari eta Ostalari elkarteak dinamizatzaile bat kontratatuko du

Baleike 2016ko urt. 20a, 13:31

Zumaiako Merkatari eta Ostalari Elkarteak Zumaiako edo inguruetako pertsona bat kontratatuko du elkartea kudeatzeko eta dinamizatzeko.

Hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Pertsona dinamikoa izatea.
  • Administrazio eta finantza arloan prestakuntza izatea.
  • Sare Sozialak erabiltzen eta informatikan (Excel eta Word programetan bereziki) trebea izatea.
  • Kudeaketak euskaraz nahiz gazteleraz egiteko gai izatea.

Eskainiko zaiena:

  • 20 orduko lan-kontratua (jardunaldi-erdia)

Interesatuek urtarrilaren 31 baino lehen bidali behar dituzte beren eskaintzak zumaiaelkartea@gmail.com helbidera.