597 langabetu zeuden Zumaian 2015. urte amaieran

Baleike 2016ko urt. 18a, 15:52

597. Hori da 2015. urtearen amaieran Zumaian langabezian zeuden herritarren kopurua, Lanbideren datu-basearen arabera. Aurreko urtearekin alderatuta, langabeziak gora egin du Zumaian. 2014. urte bukaeran 582 lagun zeuden lanik gabe; 2015eko bukaeran 15 gehiago.

Datuen arabera, emakumezko gehiago zeuden urte amaieran langabezian (331) gizonezkoak baino (266).

Aldea txikia bada ere, langabetuen erdia baino gehiago (329) iraupen laburreko langabetuak dira; 268, berriz, iraupen luzekoak.

Sektoreen arabera hala banatzen da:

  • Lehen sektorea (nekazaritza, arrantza): 21
  • Eraikuntza: 25
  • Industria: 167
  • Zerbitzuak: 341
  • Aurrez lanik gabekoak: 40

Nahiz eta asko hitz egin den ekonomiak ustez izan duen suspertzeaz, bada kezkatzeko moduko datu bat: Gipuzkoan 5.000 bizilagunetik gorako herrien artean, Zumaian bakarrik egin du langabeziak gora.

Datu gehiago hemen aurkitu ditzakezue.