Hogarreko taberna-jate­txe­aren zerbi­tzua kontrata­tzeko oinarriak argitaratu ditu Udalak

Baleike 2016ko urt. 14a, 15:12

Zumaiako Gizarte Zentroan kokatuta dagoen taberna-jate­txe­aren zerbi­tzua kontrata­tzeko oinarriak argitaratu ditu gaur Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 

Zumaiako Gizarte Zentroko (Ho­garrean, Eusebio Gurru­txaga plazan) zain­tza, taberna-jangelaren zerbi­tzua eta bertako mantenu eta garbitasunaren zerbi­tzuen kudeaketaren kontratatzea izango luke helburua deialdi honek. Kontratuak 4 urteko iraupena izango du, beste bi urtez luzatzeko aukerarik. Proposamenak aurkezteko epea 15 egun barru amaituko da. 

Hemen duzue deialdia.