Donostiako autobus geltoki berriaren zabaltzeak aldaketak eragingo ditu Lurraldebuseko autobusetan

Baleike 2016ko urt. 13a, 14:46

Larunbat honetan, urtarrilaren 16an, zabalduko da Donostiako autobus geltoki berria. Renferen tren geltokiaren alboan kokatzen da eta zabaltze honen ondorioz, Pio XII.ko geltokia bertan behera geratuko da. Horrek izango du eragina Zumaia-Donostia zerbitzua eskaintzen duten Lurraldebuseko autobusetan. 

Nahiz eta geltoki berria joango ez diren, aldaketak izango dituzte Donostian zehar egiten duten ibilbidean. Linea hauei eragingo die:

UK09 Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Usurbil-Donostia (N-634tik) eta UK10 Zumaia-Getaria-Zarautz-Donostia (AP-8tik): Ez dute geraldirik egingo Pio XII.ean. Antiguatik sartuko dira eta eta San Martin 25eko geralekutik Askatasunaren Hiribidea 24ko geralekura joango dira zuzenean.

UK11 Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Ospitaleak lineak geraldi berri bat egingo du Antso Jakintsua 35ean Donostiarako norabidean; Easo kaletik jarraituz San Martin kalean izango du geraldia Askatasunaren hiribideko 24ean bukatzeko. Zumaiarako norabidean, ospitaletatik zuzenean autobidetik irteten diren espedizioetan,  ospitaletara igo baino lehen Antso Jakintsuaren 26an egingo du geldialdia.