Txoaskiña elkarteak ohiko batzar orokorra izango du larunbatean

Baleike 2016ko urt. 11a, 11:39

Txoaskiña Gastronomi Elkarteak Ohiko Batzar Orokorra egingo du larunbat honetan. Bilera, Elkartean izango da, 10:30ean lehen deialdian eta 11:00etan bigarren deialdian.

Eguneko aztergaiak hauek izango dira:

  1. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena. 
  2. Urteko diru kontuen aurkezpena eta onarpena. Faltak.
  3. Bazkide berrien hautaketa.
  4. Presidente berriaren hautaketa.
  5. Beste gai batzuk: Funtzionamendu arauak, oharrak, e.a.
  6. Eskariak eta galderak.