Esbastikak ate nagusian, albokoan, lurrean eta korora igotzeko eskaileran; eta txikizioak han eta hemen. Lapurretan ez dute egin, ordea, bota pare bat bakarrik. Halaxe aurkitu zuten Arritokietako ermita atzo goizean. Udaltzainak gaia ikertzen ari dira eta oraingoz ez dute detaile gehiago eman nahi, baina dagoeneko nahikoa garbi omen dute nor den barrabaskeriaren egilea, eta salaketa jarriko diote.