Alerta laranja ezarri da kostaldean

Baleike 2016ko urt. 4a, 14:07
Arriskutsua da egun hauetan barran sartzea, olatuengatik.

Bihar arte alerta laranja ezarri da kostaldean, itsaso handiagatik. Bost metroko olatuak izango dira, baina ez da aparteko arazorik espero, marea hilak direlako. Haizea ere zakar samar ibiliko da.