'Olentzero eta amilaren sekretua', asteburuan, Aita Marin

Euskarazko pelikula bat ikusteko aukera izango da asteburuan Aita Mari zinean. Olentzero eta amilaren sekretua du izena eta marrazki bizidunen pelikula da. Larunbatean eta igandean 17:30ean emango da.

Ikuslego helduago bati zuzendutako pelikula bat ere emango da asteburuan: Los juegos del hambre: Sinsajo 2. Larunbatean 19:30ean eta 22:15ean emango da eta igande eta astelehenean 19:30ean.