Kalez kale kantari aterako dira ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoak

Baleike 2015ko abe. 23a, 14:49

Aurten ere abenduaren 24ean, Olentzerorekin batera irtengo dira Zumaiako Herri Eskolako, Zumaiako Institutuko eta Maria eta Jose ikastetxeko ikasleak, gurasoak, langileak eta irakasleak kalez kale kantari.

Taldea eguerdiko 12:30ean aterako da Institutu paretik eta herriko kaleak zeharkatu ondoren, kantu kalejira 14:00ak aldera amaituko dute Kofradia parean. 

Ohar honen bidez, ikastetxeetako kideek ekintza honetan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte haur zein gurasoak eta, arren, baserritarrez jantzita agertzea eskatzen dute.