BIDEOA: Tekinskool-eko ikasleak Mugarik Gabeko Medikuen alde

Premia larria duten herrialdeetan mediku laguntza eskaintzen duen gobernuz kanpoko erakundea da Mugarik Gabeko Medikuak, eta Zumaiako Tekinskool ingeles akademiako ikasleek hari laguntzeko kanpaina jarri dute martxan herrian. Internet bidez (hemen) edota herriko hainbat denda eta tabernatan jarritako itsulapikoetan eman daiteke diru laguntza. Bideo honetan ematen dituzte laguntzeko arrazoiak. Toki hauetan aurkituko duzu itsulapikoa:

Maria eta Jose ikastetxea, Ttakun taberna, Ernio taberna, Idoia taberna, Aitxuri okindegia, Uzkudun taberna, Bai-Bidea taberna, Agurtzane okindegia, Goiko taberna, Gure-Txokoa taberna, Justa taberna, Metro taberna, Marisa oinetakoak, Mandala, Edu Zumaiako optika, Txapartegi, Sartaia, Zipi-zape, Ana arropadenda, Ogi Berri (Amaiako plaza), Spot surf denda, Tximista taberna, Nikol taberna eta Leize taberna.