Oliver magoak 'Liburu magikoa' ikuskizuna ekarriko du Zumaiara abenduaren 29an

Baleike 2015ko abe. 22a, 11:29

Oliver magoaren ikuskizuna izango da Zumaian, abenduaren 29an, 19:00etan, Aita Mari aretoan. Sarrerak salgai daude dagoeneko turismo bulegoan.

Oliver Magoa Liburu magikoa izeneko ikuskizunarekin dabil herriz herri. Bere esanetan, 3 eta 99 urte bitarteko haurrei zuzendutako ikuskizuna da Zumaian ikusi ahal izango dena. Sarrerak 3 euroan daude salgai turismo bulegoan; 2 euroan Aita Mariko bazkideentzat eta Gazte Txartelaren jabeentzat. 

Hemen duzue bere webgunea.