Euskal Selekzioa Bartzelonan ikustera joateko autobusa antolatu dute

Baleike 2015ko abe. 21a, 12:16

Abenduaren 26an jokatuko dute Kataluniako eta Euskal Herriko selekzioek Bartzelonako futbol zelaian, eta partida ikustera joateko autobusa antolatu du jarratzaile talde batek. 

Autobusa 7:30ean aterako da Aita Mari zinearen paretik –aurrez Azpeitin hartuko du jendean, 7:00etan–. Bidaia eta sarrera 60 euroan jarri dituzte, eta 648461220 telefono zenbakira deitu behar da izena emateko. Partida amaitutakoan bueltatuko da autobusa Zumaiara