Igelaren Bandak emango duen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2015ko abe. 18a, 17:29

Zumaiako Bertso Eskolak eta Baleikek antolatuta, Igelaren Banda taldearen kontzertua izango da urtarrilaren 2an, 20:00etan, Alondegiko Oxford aretoan. Kontzertura joateko bost lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunen izenak abenduaren 23an aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on denori.

Hemen duzue Urola Kostako Hitzak taldeko buru den Bixente Martinezi egindako elkarrizketa.