Santo Tomas eguneko ekitaldiak izango dira astelehenean Alai auzategian

Baleike 2015ko abe. 18a, 14:22

Azken urteetan bezala, Santo Tomas eguneko ekitaldiak antolatu ditu Alai kultur elkarteak astelehenean Alai auzategian.

Honako egitaraua izango dute egunean zehar:

11:00-13:45 Animaliak ikusgai.

15:00-19:00 Puzgarriak auzoan.

16:00-20:00 Eresoinkari buruzko erakusketa txikia. Eguraldiak laguntzen badu.

17:00 Gorriti eta bere animaliak.

20:00 Zozketa.

Hauez gain, txistor pintxoak salgai izango dira egun osoan zehar Maria eta Jose ikastetxeko ikasleen eta Alai kultur elkarteko kideen eskutik.