'Sicario' eta 'Pan' pelikulak emango dira asteburuan Aita Marin

Baleike 2015ko abe. 17a, 14:41

Bi pelikula emango dira asteburuan Aita Marin. Helduentzako Sicario pelikula izango da eta haurrentzako Pan. Azken hau, gainera, euskaraz emango da. 

Sicario larunbatean 19:30ean eta 22:15ean emango da eta igandean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean. Pan, berriz, igandean 16:30ean emango da. 

Sicario

Zuzendaria: Denis Villeneuve. Aktoreak: Emily Blunt, Benicio del Toro, Josh Brolin, Victor Garber, Jon Bernthal, Daniel Kaluuya. Iraupena: 121 minutu.Generoa: Thriller-a. Herrialdea: AEB. Urtea: 2015.

Mexiko eta AEBen arteko mugan, FBIko agente ameslari bat hasiko da hango droga trafikoa maneiatzen dutenen kontrako borrokan. Aholkulari misteriotsu baten agindupean, berehala ohartuko da bere uste gehienak oker zeudela, eta inportanteena bizirik irautea dela. Nahiko kritika onak jaso ditu orain arte Villeneuveren filmak.