Iseka taldea abenduko Baleike aldizkariaren azalean

Baleike 2015ko abe. 16a, 18:00

Urte erdi bateko isiltasunaren ondoren Iseka rock taldeak atera du disko berria, Bizi ala hil izenekoa. Lehen diskoarekin arrakasta izan zuen gazte talde honek. Bigarrenarekin berdin gertatuko ote da? Ez dakigu, baina abenduko aldizkariko azala eman diogu. 

Zumaiako beste rock talde batek, Voltaia hirukoteak ere bere bigarren diskoa plazaratu dute, Medusa izenekoa. Zestoan Grises taldeak duen estudioan grabatu dute eta hau ere herriko zenbait tabernatan eta, aldi berean, Euskal Herriko zenbait saltokitan ere salgai dago. Voltaiarekin ere hitz egin dugu zenbaki honetarako. 

Zumaiako alkate Oier Korta ere elkarrizketatua izan da zenbaki honetan. Sei hilabete daramatza karguan eta orain arteko lanaz eta etorkizunera begira Zumaiari begira dituen ideien berri eman digu. 

Bizilagunak egitasmoa ere bete zen pasa den azaroan. Kultura eta jatorri desberdineko herritarrak bazkarien inguruan bildu ziren. Bazkari horietako batean izan zen Baleikeko aldizkaria. 

Parisen izan ziren atentatuak ere hizpide dira zenbaki honetan. Zumaiar batek, David Juliá Etxabe Parisen zen atentatuen unean eta kaosaren erdian argazkiak atera zituen. Izan zituen sentimenduen inguruan hitz egin dugu. Zumaiako meskitako lagunekin ere izan gara beraien iritziak jasotzen. 

Bazkideek zuen etxeetan jasoko zenuten aldizkaria. Bestela ohiko saltokietan izango duzue salgai, euro batean: Itsaski, Ogi Berri, Arkupe, Mandala, Errota, R. Otaño, Txoko, Aizpurua, Otezuri eta Brakys.