Zumaiako leku-izenei buruzko egutegia

Baleike 2015ko abe. 11a, 14:45

Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, urtero bezala, egutegi bat landu eta banatu du herriko ikastetxeetan, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara bitarteko ikasleen artean banatzeko.

2016ko egutegiaren gaia Zumaiako leku-izenak da, eta 12 izen hautatu dira, horien bitartez etxeetan toponimoez eta herriko kontuez hitz egiteko. Interneten Udalaren webgunean ikus daiteke osorik.