Gaur antzerki saioa dela-eta, ez da saiorik izango. Bestela, ohiko ordutegia izango du: larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.
Zuzendaria: Steven Spielberg. Aktoreak: Tom Hanks, Mark Rylance, Amy Ryan, Alan Alda, Scott Shepherd, Sebastian Koch. Iraupena: 135 minutu. Generoa:Thriller-a. Herrialdea: AEB. Urtea: 2015. Jatorrizko izenburua: Bridge of Spies.
Benetako gertaera batzuetan oinarrituta dago Bridge of Spiesfilma. Iazko mendeko 50eko hamarkadan girotuta dago, Gerra Hotza gori-gorian zegoenean. James Donovan aseguruekin lan egiten duen New Yorkeko abokatu bat da. Halako batean, ustezko espioi sobietar bat defendatzeko proposamena jasoko du. Hala, Gerra Hotzean murgilduko da abokatua. Espioiaren defentsa prestatzen ari dela, FBIren mandatu bat jasoko du. Sobietarrek espioi estatubatuar bat harrapatu dute, eta espioien arteko trukea egin nahi dute. Donovanek Berlinera alde egin beharko du, trukea prestatzera. Askotan egin dute lan batera Spielbergek eta Hanksek.