Sutea izan zen astelehen gauerdian Aita Mariko etxebizitza batean

Baleike 2015ko abe. 9a, 09:27

Astelehen gauerdian izan zen gertakaria. Dirudienez, 85 urteko emakume batek zapi bat utzi zuen ahaztuta sukaldeko bitrozeramikaren gainean eta zapiak su hartu zuen. 

Zarauzko suhiltzaileek eta ertzainek erantzun zioten deiari. Hurreratu zirenerako egoera kontrolpean zegoen. Hala ere, emakumea Zarauzko anbulatoriora eraman zuten.