Errefuxiatuen harrera taldearen bilera asteazkenean

Baleike 2015ko abe. 7a, 09:33
Zumaiako harrera taldeak beste bilera baterako deialdia egin du. Hilaren 9an izango da, Alondegiko 1. solairuko Moila gelan, arratsaldeko 19:00etan.
"Denok dakigunez, errefuxiatuen egoera ez aurrera eta ez atzera aurkitzen da. Europako Batasuneko estatuek hitza jan eta ateak ixteko erabakiak hartzen ari dira" aipatu dute harrera taldeko kideek. Egoera hori dela eta, bilera egingo dute asteazkenean, Alondegiko 1. solairuko Moila gelan, arratsaldeko 19:00etan.  Bileran, errefuxiatuen egoera zein den azalduko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden harrera taldeek, bat eginda, proposatzen dituzten ekimenen berri emango da. Infomazioa jasota, herrian zer egin daitekeen aztertuko da.